Mstudio

Mstudio bulegoak arkitektura zerbitzuak baino gehiago eskeintzen dizu; gertutasuna, aholkularitza eta zure helburuekiko konpromezu eta inplikazioa.

Mstudio te ofrece algo más que arquitectura; cercanía, asesoramiento y compromiso e implicación con tus objetivos.
ERAIKINEN ETA ETXEBIZITZEN ZIURTAGIRI
ENERGETIKOAK
Ekainaren 1etik aurrera derrigorrezkoa da eraikinek eta etxebizitzek ziurtagiri energetikoa edukitzea. Izan ere, Europako araudira egokituz, 2013 ko apirilean, eraikinen Energia Eraginkortasun Ziurtagirirako prozedimendua arautzen duen errege-dekretua onartu zen. Miren Zubeldia arkitektoak beste lan batzuez gain, ziurtagiri energetikoak egiten ditu. Ziurtagiri energetikoak zer diren eta nola egin behar diren azaldu ditu Miren Zubeldiak.

Zertan datza etxebizitzek derrigorrez izan behar duten agiria?
Energia Eraginkortasun Ziurtagiria, eraikin baten energiakontsumoaren ebaluazioaren bidez bere eraginkortasunaren deskribapena egiten duen dokumentua da. Ziurtagiri honek, eraikinek, etxebizitzek zein lokalek okupazio egoera normaletan eskari energetikoa betetzeko izango dituen CO2 isurketen berri zehatza ematen du, hauek duten energia eta isolamendu ezaugarrien informazioa emanez.

Neurketa hau aurrez ezarritako metodologia baten bitartez egin eta etxetresna elektrikoek duten antzera, eraikinaren kalifikazio energetikoaren etiketa eransten zaio agiriari. Eraginkortasun energetikoaren mailak ‘A’ edo eraginkortasun handienekotik, ‘G’ edo eragin-kortasun eskasenekora doaz.

Nork du eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria kontratatzeko ardura eta onura?
Eraikinaren, bizilekuaren edo lokalaren jabeena da ardura. Egia da jabeak beste gastu bat bezala ikusiko duela baina etxebizitza edo lokalari balio bat ematerakoan kontutan hartu beharrekoa izango da, eta eroslearentzako informazio oso garrantzitsua jasoko du ziurtagiriak. Era honetan, eraikin baten ingurunearekiko errespetu maila eta elektri-zitatearen, gasaren edo uraren fakturetan agertuko diren kontsumoak jakin daitezke. Gainera, agiriak etxebizitzaren kalifikazio energetikoa hobetzeko egin daitezkeen berriztapen eta gomendioak batzen dituen txostena ere jasoko du.

Noiz eman behar da ziurtagiri energetikoaren berri?
Eraikinen Energia Eraginkortasun Ziurtagiria derrigorrezkoa da 2013ko ekainaren 1etik aurrera, edozein eraikin, etxebizitza edo lokalaren salerosketa edo alokairu kontratuarekin batera. Ziurtagiri energetikoa edozein eraikinen eskaintza, promozio edo publizitatetan erantsi behar da. Eraikina saldu edo alokatzerakoan ziurtagiri hau bezeroaren eskura jarriko
da. Ziurtagiri energetikoa egitea derrigorrezkoa da beraz; ez edukitzeak isunak ekarriko ditu.